Mikel Valverde: "Gure koadrila erretratatuko nuke"

Mikel Valverde: "Gure koadrila erretratatuko nuke" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mikel-valverde-quotgure-koadrila-erretratatuko-nukequot/@@download/image/31p48-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Gasteiztarra. 36 urte. Gara egunkariaren asteburuko Zazpika gehigarriko komikilaria. Ilustrazio lanak egiteaz gain, klaseak ematen ditu Mondragon Unibertsitatean. Zeledonen jaitsiera oso gogoko du. Euskara ikasten ari da, bere kabuz.

Arrunt laket dut: Konpainia onean ibiltzea.

Ez dut batere gogoko: Sofan luzaroan egotea.


Lasaigarri zait: Irakurtzea.

Sutan jartzen nau: Albistegietan gezurrak entzuteak.


Gustura irakurri nuen: Daniel J. Borstin-en "Los descubridores"

Lo seko geratu nintzen irakurriz: Arturo Perez Reverteren "El húsar".


Bertutea: Baikorra naiz.

Akatsa: Batzuetan zalantza gehiegi ditut.


Ametsa: Bakea.

Amesgaiztoa: Adierazteko gaitasunik gabe geratzea.


Barre algara eragiten dit: "Seinfield" telesaila ikusteak.

Negargura ez dut urruti: Irakeko gerrako haurren irudiak ikusita.  


"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Azkenaldian asko gogoratzen naiz neska batekin.

"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Kalabazak jaso ditut; neurrian, ordea.


Urrea: Gazte eta haurrei, etxean, ilunpean, istorioak kontatzen dizkietenei.

Ikatza: Indartsu sentitzeko, ondokoak gaizki tratatzen dituzten pertsona ahulei.


Hatzak miazkatzen ditut: Txipiroiekin.

Gogoko ez dudan jakia: Gazpatxoa.


Dirua ordainduko nuke: Gitarra elektrikoa jotzen jakiteagatik.

Ez nuke xentimorik ordainduko: Etiketaz jantzita elkarte batera afaltzera joateagatik.


Alavesek Lehen Mailari eutsiko balio? Athletic zalea naiz, baina lagun batzuengatik poztuko nintzateke.

Eta Alfonso Alonsok alkate izaten jarraituko balu? Amesgaizto galanta.


Lan bat oparituko nioke: Laguntasunari.

Ez nioke sekula nire lan bat oparituko: Espainiako erregeari.


Zenbat balio du Gernikak? Ez da zilegi koadro baten truke dirutza ordaintzea. Behar handiak daude munduan.

Baliorik gabeko artelan bat: Artium museo aurrean ipinitako eskultura,
beharbada.


Gustura erretratatuko nuke: Nire koadrila, "Banquete de oficiales" Frans Hals-en koadroaren antzera.
Ez nuke sekula marraztuko: Agindu bat izanez gero edo norbaitek errespetu gutxirekin eskatuz gero.