Mikel Mundiñano Zato: "Aurrena, jan nazazu musuka"

Uda jo eta jo emango du etxarriar jator honek
Tximeleta musika taldearekin. Beste horretan ere jo eta jo ariko ote den jakin asmoz hurbildu gatzaizkio. Hona Zatok esandakoak.
Musikariek izugarri ligatzen omen duzue. Egia al da?
Mitoa da, baina azalpen bat egon liteke hori pentsatzeko: garai batean musikari bera herri bateko jai egun guztietan aritzen zen jo ta fuego: bertan jan, bertan lo egin, bertan eta, agian, baita ligatu ere! Gaur egun, emanaldia bukatu orduko plaza ustu egiten da eta alde egiten dugu herritik. Bestela, ligatu? Bakoitzaren trebeziaren araberakoa izaten da
Uda guztia jo eta jo emango duzue. Kontzertuez ari nintzen, beste horretan ere bai, ala?
Uda guztia jo eta jo, ahal bada bai. Eta beste horretan ere, ahal bada bai!
Larrutan egin duzun tokirik arraroena?
Diskrezioz egiten bada, edozein leku bihur daiteke arraro edo berezi.
Kontzertua bukatuta furgonetara jo duzu, baina jarraitzailez beteta dago! Arropak eranzten ari dira eta atea giltzaz itxi dute. Zer egin?
A zer egoera! Aterabiderik ez badago, hortxe aurreko galdera erantzuteko parada. Izan ere, arraroa bezain berezia izanen zen, ez duzu uste?
Larrutan egin ondoren ahotsaren tonua jaisten omen da. Inoiz geratu zara afoniko?
Askotan, baina ez larrutan sobera eginagatik
Agertokira tanga bat bota dizute. Nondik begiratu eta haur zineneko andereño zital hura ikusi duzu. Zer egin?
" Garai batean belarritik tiraka eta ikusi orain, tanga tiraka!" esanen nioke mikrofonotik. Nola aldatzen diren gauzak, andereño! Jendea, pasatu gabe, pixka bat lotsaraztea ez dago gaizki.
Non dago ligatzeko aukera gehiago, plaza giroan edo diskotekako aparkalekuan?
Plaza giroa ezagutzen dut nik eta, egon, badago ligatzeko aukera Galde iezaiozu Joseinari diskotekako aparkalekuan zer pasatzen den
"Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauerooooo " Nolako gezur puska! Ligatzeak bitartekoak justifikatzen al ditu?
Erraz esaten dira horrelakoak, errazegi. Ilargi bakarra dago, eta nola lapurtuko duzu niretzat?!
Zato maitia abesti bat eskaintzen badidazu musuka jango zaitut Zatok badu preziorik?
Aurrena jan nazazu musuka, eta gero eskainiko dizut nahi duzun abestia