Mikel Anteroren solasaldia galduko duzu?

Mikel Anteroren solasaldia galduko duzu? Hilaren 24an Komikigunean izango da, Euskal Irudigileen Elkarteak antolatutako hitzaldietan, GAZTEZULOn argitaratutako 'Lami' komikiaz mintzatzen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mikel-anteroren-solasaldia-galduko-duzu/@@download/image/d0c28fee-13dc-443f-a5ab-19262595a905-1.png
2018/05/11
berria
Hilaren 24an Komikigunean izango da, Euskal Irudigileen Elkarteak antolatutako hitzaldietan, GAZTEZULOn argitaratutako 'Lami' komikiaz mintzatzen!
Mikel Anteroren solasaldia galduko duzu?

Aurrera doaz Euskal Irudigileen Elkarteak antolatutako solasaldiak, eta hilaren 24an, osteguna, Mikel Antero animatzaile, irakasle, ilustratzaile eta GAZTEZULOko kolaboratzaileak hitzaldia eskainiko du Komikigunean 19:30ean. Bertan, GAZTEZULOn argitaratutako Lami, bidaiaren hasiera komikiaz hitz egingo du, eta baita eskuartean dituen beste proiektuez ere.


Anterok Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. KunstHal-en lan egin du, Irungo goi mailako diseinu eta animazio eskolan. Errealizadore bezala aritu da eta ekoizpen osteko lanak ere egin ditu PAUSOKA edo EL TERRAT bezalako ekoizpen-etxeentzat. Gero bere enpresa sortu zuen: UNDO animotion. Ilustrazioaren maisu hau ezagutu nahi baduzu, ez galdu zita!!