Microsoft Kuba blokeatzen?

Microsoft Kuba blokeatzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/microsoft-kuba-blokeatzen/@@download/image/20096247066Habana.jpg
2012/12/13
berria
Habanan eta Kuba osoan Microsoft erraldoiak Messenger zerbitzaria erabiltzeko debekua ezarri zuela jakin genuen duela gutxi. Hori aski ez, eta Googlek Google Wave programa erabiltzea eragotzi die kubatarrei. Inor saiatuz gero, honako oharra jasoko du: "Bezeroak ez du baimenik zerbitzari honetarako. Debekatutako herrialde batetik sartu nahian ari zara". Bitxia da gero! Kubako gobernuak interneterako sarbidea herritarren esku jarri zuenean, bazela garaia esan zuten gobernuek eta multinazionalek; eta, orain, debekua debekuaren gainean. Esanguratsua, oso esanguratsua…