Mice musikariaren kontzertua izango da gaur Zarauzko Arranopola egitasmoaren baitan

Mice musikariaren kontzertua izango da gaur Zarauzko Arranopola egitasmoaren baitan Zortzietatik aurrera joko du musikari eibartarrak Musika plazan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mice-musikariaren-kontzertua-izango-da-gaur-zarauzko-arranopola-egitasmoaren-baitan/@@download/image/002-Joseba-B_-Lenoir-Gang-30VI16-por-Dena-Flows.jpg
2022/07/14

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Argazkia: Dena Flows

Zortzietatik aurrera joko du musikari eibartarrak Musika plazan.
Mice musikariaren kontzertua izango da gaur Zarauzko Arranopola egitasmoaren baitan

Arranopola kultur egitasmoaren barruan hainbat kontzertu antolatu dituzte uztail eta abuztuko ostegunetarako. Salbuespenez, joan den asteazkenean egin zuten lehena, eta Alarma Morea taldea aritu zen. Gaurkoan, berriz, Miren Narbaiza Mice musikari eibartarrak eskainiko du kontzertua, zortzietatik aurrera, Musika Plazan, Arrano tabernaren parean, egokituko duten oholtzan.

Miren Narbaiza (Eibar, 1986) gaztetxo zenetik ibili izan da musikaren munduan. Napoka Iria taldea sortu zuen Ander Mujikarekin batera 2005ean. Maketa bat eta bi disko kaleratu zituzten eta hainbat kontzertu eman zituzten, harik eta 2017an taldearen ibilbideari amaiera eman zioten arte. Perlak, Joseba B. Lenoir Gang eta Dual Split taldeetan ere aritu izan da. Honekin batera, bakarkako ibilbideari ere ekin zion Mice ezizenez, eta izen bereko lana kaleratu zuen 2017an. Zilar printzak EPa plazaratu zuen bi urte geroago, eta disko berria irailean argitaratuko du. Diskoko Ernaltzen aurrerapen kantua entzungai dago sarean.

Datozen asteetan ere hainbat musika emanaldi hitzartu dituzte: uztailaren 21ean, Ithaka; uztailaren 28an, Rudiger; abuztuaren 4an, Pig & Kiss; abuztuaren 11n, Petti; abuztuaren 18an, Martin de Marte akustikoan; eta abuztuaren 25ean, Gilda.