Micah P. Hinson And The Nothing

Artistikoki mina inspirazio iturri emankorra izan da beti Micah P. Hinsonentzat, baita azken lan honetan ere. 2011n Espainian izandako auto istripua izan da diskoaren hazia, eta Santanderreko Moon River grabazio estudioetan loratu da. Betiko esentzia biltzen du, baina badira hainbat bereizgarri, literaturarekin jolasten duten letrak kantatzen dituen beste tipo intimista bat izatetik aldentzen dutenak. Lanaren geruzetan gitarra, banjoa, biolina, theremina zein marinba entzun ahalko direla aurreratu daiteke, baina badago ondo gordetako beste sekretu bat ere.