“MI PRISION” ***

“MI PRISION” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mi-prision/@@download/image/85p62golpe.jpg
2008/05/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
GOLPE DE ESTADO
85.zenbakia
“MI PRISION” ***
Puzkarra Records diskoetxea lan polita egiten ari da punk kaletarrena ezagutzera emateko. Diskoetxearen ezaugarri nagusia hori baita: punk kaletarra. Disko hau Punk Machine Recor-ekin elkarlanean kaleratua da, eta kale kantoi usaineko hamar pildora dakarzkigu. Punk dotrina nagusi horren barruan, Golpe de Estadok badaki gauzak ondo egiten, baina alderdi batean nabarmentzen da bereziki: ahots melodietan eta lelo itsaskorretan. Maila oneko gitarrak eta oinarri erritmiko sendoa gehitzen badizkiozu, eginda dago dena. Ezer berririk eskaini gabe, oso txukun egiten dute euren lana.