Mezuak birbidaltzeko muga berria WhatsAppen

Mezuak birbidaltzeko muga berria WhatsAppen Gaurtik aurrera, gehienez 5 aldiz bidali ahalko duzu mezu bera. Badakizu zergatik? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mezuak-birbidaltzeko-muga-berria-whatsappen/@@download/image/como-saber-si-te-han-bloqueado-en-whatsapp.png
2019/01/22
berria
Gaurtik aurrera, gehienez 5 aldiz bidali ahalko duzu mezu bera. Badakizu zergatik?
Mezuak birbidaltzeko muga berria WhatsAppen

WhatsApp mezu plataformaren erabiltzailea bazara, adi; gaurtik aurrera, gehienez bost aldiz birbidali ahalko duzu mezu bera. Arrazoia? Uste duzuna baino larriagoa...

Dirudienez, Facebookek sekulako arazoa du zurrumurruak eta albiste faltsuak kontrolatzeko. Behin sortuak, ziztuan sakabanatzen dira, segundo gutxitan milaka erabiltzailerengana iritsiz. Hain zuzen, informazio faltsu horiek zabaltzeko tresna erabiliena WhatsApp omen da. Horregatik, sare sozialak birbidalitako mezuen kopurua mugatzea erabaki du.

India izan da neurria praktikan jartzen lehena; hain zuzen, herrialdean liskar gogorrak egon dira zabaldutako zurrumurruek eraginda. Ez da bakarra; Mexikon adibidez, errugabeak ziren bi gizon hil zituzten, zabaldutako albiste faltsu baten harira.