Mexiko Plazan zezen korridak behin betiko debekatu ditu epaile federal batek

Amaitu dira zezen korridak Mexiko Plazan. Munduko zezen plaza handiena Mexiko Hirian dago, baina bertan jada ezingo dira korridak antolatu... oraingoz behintzat. Jonathan Bass epaile federalak behin betiko debekatu ditu ihardetsiz zezenek pairatzen duten tratua umiliagarria dela eta ingurumen osasuntsu bateko eskubideak bortxatzen dituela. Barrutia kudeatzen duen Tauro Plaza Mexico erakundeak eta Mexiko Hiriko Gobernuak 10 egun izango dituzte erabakia inpugnatzeko. Prozesu judiziala hilabeteak luzatu daiteke eta bitartean zezen plazako ikuskizunak paralizatuak geratuko dira.
Ebazpenak ez du zalantzarako lekurik uzten. Bass epaileak dio erabaki gizarte guztiaren onurarako dela. Epaia 50 orrikoa da eta bertan zezenketan erabiltzen diren esapideak aletzen ditu, banan-banan zezenek korridetan pairatzen dituzten min emozional eta fisikoak zerrendatuz. "Gehiegizko min agoniazkoa odoljarioek sortutako heriotzarekin edo arnasketa gelditzearekin amaitzen dira". Bass-ek dio dibertimenduzko jarduera honek animaliei min egiten diela, torturatuak direla eta azkenik hil egiten direla. "Gizartea prest dago izaki bizidun guztien osotasun fisiko eta emozionala errespetatzeko".