Mexiko hirian haur transexualek izena aldatu ahalko dute auzitara jo gabe

Mexiko hirian haur transexualek izena aldatu ahalko dute auzitara jo gabe Guraso edo tutoreen baimenarekin, adin txikikoek beraiek direna islatzen duen nortasun agiria edukiko lukete epaitegietara jo beharrik gabe. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mexiko-hirian-haur-transexualek-izena-aldatu-ahalko-dute-auzitara-eraman-gabe/@@download/image/sms-envia.jpg
2020/09/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Guraso edo tutoreen baimenarekin, adin txikikoek beraiek direna islatzen duen nortasun agiria edukiko lukete epaitegietara jo beharrik gabe.
Mexiko hirian haur transexualek izena aldatu ahalko dute auzitara jo gabe

Berri onak datoz Mexikotik haur transexualentzat. Irailaren 9tik, Mexiko hiriako adin txikikoek legalki izena aldatzeko aukera izango dute, beti ere gurasoen edo tutoreen baimena baldin badute. Honek esan nahi du eurak direna islatzen duen nortasun agiria eskuratu ahalko dutela. 

Mexiko hiriko buru den Claudia Sheinbaum-ek iragarri zuen neurria. Honela trasn haurrak dituzten gurasoek ez dute epaitegietara jo beharko identitate aldaketa bat lortzeko. Hau baita trans seme-alabak dituzten guraso askoren borroka. Dirua kostatzen den tramiteak izan ohi dira, luzeak eta traumatikoak. 

Sheinbaum-ek beste neurri bat ere iragarri du: guraso bakarreko eta bikote lesbianek ez dutela mugarik izango adopzio prozesu batean sartzeko. Bestalde, Mexiko hiria lanean ari da trans pertsonei arreta eskainiko dien herrialdeko lehen klinika eraikitzeko. Estimatzen denez obra 2020 amaierarako bukatuta egongo da arreta medikua eta psikologikoa emanez eta baita aholkularitza zerbitzuak ere. Aurrerapauso bat gehiago LGTBI komunitatearentzat.