Metrokoadroka Kolektiboaren 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlana izango da bihar Donostian

Metrokoadroka Kolektiboaren 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlana izango da bihar Donostian Familiari loturiko galderak eta kontraesanak azalduko dira antzezlanean, umorea eta poesia bisuala uztartuta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/metrokoadroka-kolektiboaren-zeozertan-dabil-baina-ez-dakit-zertan-antzezlana-izango-da-bihar-donostian/@@download/image/Zeozertan-dabil-Mendi-Urruzuno-4-1024x683.jpg
2023/09/22
Familiari loturiko galderak eta kontraesanak azalduko dira antzezlanean, umorea eta poesia bisuala uztartuta.
Metrokoadroka Kolektiboaren 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlana izango da bihar Donostian

Familiaren ideiatik tiraka, sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka Kolektiboak eta Egia Kultur Etxean taularatuko dute bihar. 

Eszenatokian etxe bat agertuko da, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: "Gu familia bat gara?". Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina ekintzen harira jakingo du pixkanaka hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana.

Hain zuzen ere familiaren inguruko hainbat galdera daude obraren atzean: "Zergatik dira familiak hain inportanteak? Zergatik hiltzen da jendea? Zergatik da hain garrantzitsua familia bat norberaren nortasunean? Sinesten duzu konstelazio familiarretan? Familia monogamoa duzu edo familia aunitz dituzu? Zergatik oinarritzen dira planetako sistema politiko guztiak familietan? Badaude beste familia egitura batzuk beste kultura batzuetan? Zergatik ez gara beste era batera antolatzen?".

Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan dira obraren zuzendariak, eta Maite Aizpurua, Edurne Azkarate eta Javier Barandiaran aktore sortzaileak. Idoia Beratarbide arduratu da jantzitegiaz. 

Emanaldia 19:30ean izango da eta sarrerak hemen eros daitezke.