Metamorfosis. Basicamente lento

Datorren urtean, 20 urte beteko dira Doctor Deseo taldea sortu zenetik, eta Francis eta bere mutilak, La chica del batzoki bezalako kantuekin zirikatzen hasi zitzaizkigunetik. Cd/dvd honek primeran laburbiltzen du taldearen lana, baina, azkenaldi honetan sarri gertatzen den bezala, dvdak dakartza berrikuntzarik azpimarragarrienak. Dvd-an, Doctor Deseok iazko urtarrilaren 18an Bilboko Arriaga antzokian emandako kontzertua ikus daiteke, eta baita, Antzerkiola Imaginarioak, okasiorako prestatutako saio berezia ere. Zuzeneko sentsualak dira Doctor Deseoren metamorfosi saiorik harrigarrienak, eta Arriagakoa ere halaxe da. Lasai-lasai dastatzekoa.