“Metak 2001-2003”

“Metak 2001-2003” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/metak-20012003/@@download/image/40p13-1.jpg
2004/04/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Askoren artean
40.zenbakia
CD-bilduma hau ez da disko klasikoa. Horregatik, aldizkari batean, ez dakit kritiken atala ote dagokion hau bezalako ekoizpen bati. Metak diskoetxeak hiru urteotako lana erakusten du liburu itxurako bilduma honetan. Eta lanaren ezaugarrietako batzuk nabarmentzekoak dira. Lehendabizikoa: musika estilo zehatzik gabeko diskoetxea dela Irungoa, edo bestela, musika estilo askotarikoa. Izen batzuk aipatzea nahikoa da horretaz jabetzeko: Ruper Ordorika, Basque Electronic Diaspora, Xabier Montoia, Eraso, Skunk, Kuraia, EH Sukarra...  Bigarren ondorioa: estiloak estilo, diskoetxekoek gauzak txukun egiten dituzte. Liburuaren diseinu zaindua eta taldeen bideoklipak dakartzan DVDa dira gauzak txukun egite horren lekuko —seguru asko, musikazaleek DVDa eskertuko dute gehien—.