Merkatu solidarioa martxan da Tolosako Amarotz auzoan

Merkatu solidarioa martxan da Tolosako Amarotz auzoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/merkatu-solidarioa-martxan-da-tolosako-amarotz-auzoan/@@download/image/2012261952merkatu_txikia.jpg
2012/12/13
berria
Urtero bezala, Ihauteri bezperan, Merkatu Txikia antolatu dute Amarotzen, Nikaraguako proiektu solidario baten alde. Otsailaren 12ra arte martxan egongo da auzoko kultur etxeko areto nagusian, eta bertan lortutakoa Xochilt Acalt emakumeen zentroari laguntzeko bideratuko da. Bertan, Nikaraguako emakume behartsuak hezteko eta alfabetatzeko proiektua gauzatzen ari dira.

Amarotz auzoko elkarteak antolatutako ekimena da. Xochilt Acalt zentroa, hain zuzen, Malpaisillon dago, Nikaraguako zonalderik behartsuenetakoan. Emakumeak alfabetatzea eta heztea da helburua, eta horri esker, azken urteetan egindako lanarekin hainbat gazte unibertsitatera iristea lortu dute.

Krisi garaia kontutan harturik, "gu baino okerrago daudenak laguntzeko" deia zabaldu dute amaroztarrek, eta tolosarrei eta gainerakoei dei egin diete aste osoan zehar beren ekarpen txikia egitera hurbiltzeko. Izan ere, azken urteetan lortutako aurrerapausoak nabarmenak izan direla argi dute.

Merkatua


Ordutegia:
    Goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara
    Arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 20:00etara

Bestelako diru laguntzak egiteko:
    Kutxako kontua: 2010 0081 15 0124410788