Menditik hirira

Gaur egun, kirol-jantziak ez dira kirola egiteko soilik. Kaletik txandalarekin eta kirol-oinetakoekin doazenak gero eta gehiago dira, eta horretan ere modak daude, jakina.
Berez kirola egiteko sortu ziren jantziekin, dotore asko joan daiteke kaletik gaur egun. Hala uste du jende ugarik behintzat, gero eta gehiagok erabiltzen du-eta. Getxoko Kantxa Kirol Moda dendako Libe Anuzitak dioskunez, "orain asko janzten da, kalean ibiltzeko, betiko mendiko arropa: adabakidun prakak, trekkinga egiteko oinetakoak, txalekoak Bestalde, gorputzari estu-estu itsasten zaizkion kamisetak daude, mahuka motzagoekin, edo mahukarik gabekoak Azken hiru urtetatik hona, asko ari dira zabaltzen horrelakoak, batez ere mutilen artean. Neska askok, bestalde, kamiseta bi daramatzate: bata arrunta eta bestea, gainean, tiranteduna".
Joerak koloreetan ere ari dira aldatzen. "Kolore bizidun arropak datoz udaberrirako", dio Anuzitak, "orain urte batzuk kolore apalak saltzen ziren, serioak, baina azken boladan gorria, horia, laranja eta abar gailentzen ari dira". Materialei dagokionez, kotoia da nagusi, udan batez ere, baina ehun sintetikoak ere ugaltzen ari dira. "Izerdia kanporatzen duten ehunak dira, berez kirolerako sortuak, baina orain kalerako ere erabiltzen direnak", adierazi digu Anuzitak .
Oinetakoak eta osagarriak
Oinetakoak, berriz, zabalak gura dituzte gazteenek, eta gainera, lotu gabe eraman ohi dituzte. Marka garrantzitsua izaten da, baina adinean gora egin ahala, gero eta gutxiago erreparatzen zaio markari, Libe Anuzitaren ustez. Udarako, sandaliak indartsu datoz. Mutilengan, halaber, behatz-txankletek arrakasta edukiko dute aurten. Alegia, behatz potoloaren eta haren albokoaren artean sartzeko goma zatitxo bat dutenak.
Osagarriei dagokienez, oraintsu arte barra-barra ikus zitezkeen txanoak desagertzen ari dira, eta burua agerian eramaten da berriro. Bestetik, bere horretan jarraitzen du gerriaren inguruan dirua, giltzak eta abar gordetzeko zorroak eramateko ohiturak, gaztetxoengan batez ere. Motxilen arloan joera nagusi bi daude. Hona Anuzitak zer dioen: "Alde batetik surflari estilokoak daude, karratuak eta bi sailekin, bata kirolerako behar diren gauzetarako, eta bestea liburuetarako. Bestetik, mendiko motxila dago, 25-30 litrokoa, jende nagusiagoak eramaten duena". Biak eskolara edo unibertsitarera joateko erabil daitezke, lasai baino lasaiago.