Mendi Tour jaialdiak ateak zabalduko ditu maiatzaren 10ean eta 11n, Tolosan

Mendi Tour jaialdiak ateak zabalduko ditu maiatzaren 10ean eta 11n, Tolosan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mendi-tour-jaialdiak-ateak-zabalduko-ditu-maiatzaren-10ean-eta-11n-tolosan/@@download/image/2011591320MendiTour.jpg
2012/12/13
berria
Mendi Tour jaialdiak ateak zabalduko ditu maiatzaren 10ean eta 11n, Tolosan
Jaialdiak Gasteizko Mendi Film zinemaldiko onena ekarriko du Leidor Aretora hiruna orduko saioetan.

Mendiari buruzko zinerik onenaz gozatzeko aukera izango da maiatzaren 10ean eta 11n Tolosako Leidor antzokian. 700 ikuslerentzat lekua duen aretoan hiru orduko saioak izango dira egun bakoitzeko, 3-4 film alegia. Abenduan Gasteizen antolatu zuten Mendi Film Festival Zinemaldian aurkeztutako kalitatezko lanak ekarriko dituzte. Sarrerak b eurotan daude salgai.
Baina, proiekzio hutsak ez ezik, gonbidatu bereziak ere izango dira. Besteak beste, Carlos Suarez alpinista, eskalatzaile, base jauzilari eta idazle madrildarra bertaratuko da "The Asgard Project" pelikula zirraragarriarekin, eta Alberto Zerain alpinista gasteiztarrak ere irudi ikusgarriak ekarriko ditu Kangchenjungako eta Everesteko Horbein korridoreko irudi bikainekin.
Gasteizen sortutako Menfi Film Festival Zinemaldiak mundura begirako leiho berria du orain, adar ibiltaria:Mendi Tour. Jabi Baraiazarra MFF-ko zuzendariak adierazi duenez, “Mendia eta abenturari buruzko munduko film onenak publiko zabal bati erakusteko xedez sortu zen Mendi Film Festival duela hiru urte, eta Mendi Tour bide horretan ezinbesteko urratsa da”.
Bide batez, jakinarazi dute aurtengo MFF, laugarren ekitaldia, abenduaren 12tik 20ra bitarte izango dela Gasteizen, eta filmak aurkezteko epea zabalik dela urriaren 15era arte. Berritasun gisa: 12.500 euro banatuko dira saritan (iaz baino gehiago) eta, lehen aldiz, Argazki Onenaren Saria emango dute.