Mendi lasterketetan genero berdintasuna bultzatuz

Mendi lasterketetan genero berdintasuna bultzatuz Flysch Trailek emakumeen parte hartzea sustatzeko ekimena abiatu du Zumaian. Animatuko zara? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mendi-lasterketetan-genero-berdintasuna-bultzatuz/@@download/image/emak_tokikom_700x700.jpg
2019/02/26
berria
Flysch Trailek emakumeen parte hartzea sustatzeko ekimena abiatu du Zumaian. Animatuko zara?
Mendi lasterketetan genero berdintasuna bultzatuz

Gainontzeko kiroletan gertatzen ari den moduan, mendi lasterketan ere geroz eta gehiago dira parte hartzen duten emakumeak. Parte hartzea sustatzeko helburuz eta zehazki Zumaia Flysch Trail lasterketan genero berdintasuna bultzatzeko asmoarekin, Flysch Trailak eta ZTRek elkarlanean, emakumezkoentzako nahiz gizonezkoentzako entrenamendu saioak antolatu dituzte. Guztira, sei entrenamendu dira eta lehenengoarekin hasi dira aste honetan, arrakasta handiz.

Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa duela hamar urte jaio zenetik nabarmen egin du gora emakumeen parte hartzeak baina, antolatzaileen iritziz, oraindik ez da nahikoa. Datuen arabera, 2009an %9 ziren emakumeak, eta iaz %29. Aurrerapauso handiak egin dira, baina antolatzaileek beren alea jarri nahi dute, emakumeei kirola egiten lagundu eta kopuru horiek hobetzeko. Nola? Ekimen berritzaile batekin: guztira sei entrenamendu saio antolatu dituzte, otsailean hasita. Entrenamenduak doan dira, irekiak, eta helburua da emakumeei prestaketarekin laguntzea.

ZTR taldeko korrikalari Oscar Solas eta Ruben Celada arduratuko dira entrenamendu saioez. Talde bat antolatuko dute maratoi erdirako eta bestea maratoirako. Otsailaren 3an eta 17an, martxoaren 10ean eta apirilaren 7an izango da lehen lau entrenamendu saioak –maiatzaren 12an eta ekainaren 2an egingo dira azken biak–. Lehen lau saio horietako hirutan parte hartzen duten emakumeek saria izango dute: aurtengo Flysch Trailean dortsala ziurtatuta izango dute. Animatzen bazara, adi; entrenamenduetan parte hartzeko ez dago aldez aurretik izena eman beharrik. Nahikoa da entrenamendu saiora agertzea, Zumaiako kiroldegira, 8:00etan.