Mendeku Itsua: "Musika munduko faltsukeria salatu nahi dugu"

Usurbilgo Kale Zahar auzoko entsegu lokaletatik datoz. Mendeku Itxua izena dute, eta oraintsu kaleratu dute "Gure oihua" izeneko lehen diskoa. Garate estudioetan grabatutako zazpi abesti dakartza cd-ak, denak heavy ukitukoak.
Mendeku Itsua zarete. Zeren kontrako mendekua hartu nahi duzue?
Gaur egun, musika munduan dagoen faltsukeriaz eta kapitalismoaz mendeku hartu nahi genuke. Musikagileok musika egin behar dugu: dirua, ospea, ez dugu halakorik bilatu behar soilik musikaz arduratu behar dugu. Honetan ondo jardun ezkero, beste guztia jendeak eman diezazuke.
Estiloaren aldetik, non kokatzen duzue zuen burua? Heavy klasikoaren barruan, akaso?
Ados gaude heavya dela, baino klasikoa... ez dugu uste. Dena den, estiloen itsaso honetan, ezinezkoa da adostasun batera iristea: abesti bakoitzak bere izaera du, eta metal itsasoaren barruan, hard-rocketik hasi, heavy-tik jarraitu, eta power-erainoko ukituak entzun daitezke gure kantuetan.
Zeintzuk dira zuen bidea markatu duten taldeak, Euskal Herrikoak eta nazioartekoak?
Era batera edo bestera, musika guztiak markatzen zaitu. Baina, tira: AC/DC edo Metallica batzuetatik hasi, Su ta gar eta Komatik jarraitu, eta Mikel Laboara heldu arte, eragin asko aipa daitezke.
Azken urteotan, metal talde ugari sortzen ari da Euskal Herrian. Nola ikusten duzue panorama?
Taldeak ugaritzen ari dira, baina kalitatea, aldiz, galtzen. Gaur egun baliabide gehiago dago, eta errazagoa da talde bat sortzea; kontua da, batzuek izaera galtzen dutela bide horretan: itxura, erritmoak eta izaera bera aldatzera iristen dira gehiago saltzearren.
Zer da Usurbilgo Kalexar Productions?
Usurbilen, Udalak emandako entsegu-lokal batzuk ditugu Kale Zahar auzoan (kalexar). Ez dira lokal asko, baina moldatzen gara, eta bertako taldeak ilusio handiz, eta egunerokoa gozatuz bizi gara. Talde batzuen artean, ideia izan genuen gure diskoek Kalexar Productions zigilua eraman zezaten... gu lehenengoak izan gara horretan.
Gustura geratu al zarete lehen disko honekin?
Bai, espero baino gehiago kostatu zitzaigun grabatzea, nahastea eta masterizatzea, baina azkenean, diskoa ez da batere gaizki gelditu. Agian hobetu daiteke, baina guk ez ditugu talde handiek dituzten baliabideak, denbora, laguntzak eta dirulaguntzak. Mendeku Itxurakook zer garen erakustearren egin dugu disko hau. Nahi izanez gero, sar zaitezte webgunera eta eskatu diskoa (www.usurbil.com).