Men in Black 2 *

Men in Black 2 * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/men-in-black-2/@@download/image/21p44-4.jpg
2002/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Barry Sonnenfeld. Aktoreak: Will Smith, Tommy Lee Jones, Rosario Dawson, Lara Flyn Boyle. Generoa: zientzia-fikzioa / komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 88 minutu. 
21.zenbakia
Mundu osoko txartel-leihatilak apurtu zituen Men in Black arrakastatsuaren jarraipena da. Extralurtar lazgarri batek arrisku bizian jarri du Lur planeta. Jay ausarta alien basak akabatzen aditu bihurtu zaigun arren, aipatu extralurtar maltzur horren mehatxua gehiegitxo da berarentzat. Hortaz, Kay agente erretiratuarengana joko du bere eginbehar zikinean lagun diezaion. Ohiko umore arruntaz eta efektu berezi ikusgarriz hornitu du Barry Sonnenfeld zinema zuzendariak Men in Black 2 filma. Oso eskasa da, benetan.