Memoria historikoa berreskuratzera

Memoria historikoa berreskuratzera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/memoria-historikoa-berreskuratzera/@@download/image/gernika_1380800791.jpg
2013/10/07
albiste-laburra
Memoria historikoa berreskuratzera
Karlos Alastruey zuzendari bilbotarra AntiBasque Film izenburudun pelikula errodatzen hasia da, eta jada Altzuzako Oteiza Museoan hartu dituzte lehen irudiak. Film esperimentala izango da, dokumentala eta fikzioa uztartuko ditu eta gazteen artean memoria historikoa berreskuratzea izango du azken xede. Gernikako bonbordaketa abiapuntu hartuta, totalitarismoen arrastoa jarraituko du Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Europako hainbat txokotan zehar, amnesia duten bi gazteren eskutik.