Memoirs of a Geisha **

Memoirs of a Geisha ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/memoirs-of-a-geisha/@@download/image/59p54-1.jpg
2006/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Rob Marshall. Aktoreak: Zhang Ziyi, Ken Watanabe, Gong Li, Michelle Yeo. Generoa: drama erromantikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2005. Iraupena: 145 minutu. 
59.zenbakia
Memoirs of a Geisha   **
Buelta asko eman ditu proiektu honek. Hasieran Steven Spielbergek berak zuzendu behar zuen filma, baina azkenean, biseradun zuzendaria ekoizle lanetara mugatu da, eta Chicago musikala errodatu zuen Rob Marshalli laga dio zuzendaritza. Protagonista lanetan Txinako bi aktore ezagunenetakoak ari dira, Gong Li eta Zhang Ziyi, biak ala biak Zhang Yimou zuzendariaren musa izandakoak. Arthur Goldenen eleberri arrakastatsu batean oinarriturik, aurrekontu handiko ekoizpen honek Sayuri geisha japoniarraren bizitza kontatzen du. Sayuri oso gazte hasi zen zerbitzari lanetan geisha etxe batean, eta Asiako geisharik ospetsuena izatera ailegatu da. Sayurik, ordea, gizon bakarra maite du. Baina, antza, ezinezko maitasuna da. Postaltxo artifizial bat baino ez da. Drama erromantiko azukreztatua oso.