“Memoire du monde” ***

“Memoire du monde” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/memoire-du-monde/@@download/image/92p60sally.jpg
2009/01/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Sally Nyolo
92.zenbakia
“Memoire du monde” ***
Afrikak bizi duen egoera gogorra ikusita, harrigarria da hango musikari darion bizitasuna eta alaitasuna. Erritmoz, ahots joko ederrez eta baikortasunez betetako kantuak iristen zaizkigu handik, eta horren adibide da Sally Nyolo. Camerunen jaioa, Nyolo hamabi urterekin joan zen Parisera. Zap Mama taldearekin ezagun bihurtu ondoren, bakarlari gisa kaleratutako diskoetan erakutsi du bere benetako maila. Disko honetan, afrikar erritmo goxoak entzungo ditugu, ekoizpen korapilatsurik gabe eta reggaea bezalako estiloen eraginarekin. Eton hizkuntzan abestutako kantuetan, berriz, Afrika eta bertako emakumeei egindako gorazarreak, eta herrien arteko elkartasun mezuak entzungo ditugu.