Melancholia

Hautsak arrotzera dator berriro ere Von Trier. Oraingoan, ezkontza-festa bateko gonbidatuen arteko harremanak eta Lurraren kontra datorren Melancholia planeta hizpide hartuta, gizakiaren eta, batez ere, emakumearen galdera existentzialen gaineko irakurketa filosofikoa egin nahi du. Emozioetan oinarrituta, Malicken The Tree of Life (2011) filmaren baimenarekin, urteko irudirik ederrenetakoak omen ditu.