Mel Gibsonen heroi judua

Mel Gibsonen heroi judua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mel-gibsonen-heroi-judua/@@download/image/20111071785MEL_GIBSON.jpg
2012/12/13
berria
Mel Gibsonen heroi judua
Badirudi Leonardo DiCaprio protagonista duen vikingoei buruzko filma momentuz alde batera utzi duela Gibsonek eta beste proiektu batean duela burua. Antza denez, Kristo aurreko Judas Makabeo gerlari judutarraren bizitza eramango du pantaila handira. Kuriosoa, zuzendari australiarrari antisemita izatea egotzi izan baitzaio azken aldian. Gainera, gidoiaz Basic Instinct edota Showgirls beroak idatzi zituen Joe Eszterhas arduratuko dela kontuan hartuta... Zeresana emango duen filma izango da zalantzarik gabe.