Mehatxupean zeuden uharriak errekuperatzea lortu dute koralak izoztuta

Zientzialari talde hau koralezko arrezifeak babesteko lanean ari da. Izan ere, hauek, ozeanoetako tenperaturak gora egin ahala, hiltzen ari baitira. Ezagunena, Australiako Koral Harresi Handia kolorea galtzen ari da azken zazpi urteetan.
Talde hau ohartu da kriogenetikoki izoztutako korala biltegiratu daitekeela ondoren naturan txertatu ahal izateko. Albiste itxaropentsua da koralen bioaniztasuna ziurtatzeko eta arrezifeak berriztatzeko. Honela, Itsas Zientzien Australiar Institutuko ikertzaileek, arrezifetik erreskatatutako koral larbak izoztu dituzte. Zero azpitik 196 gradutan daude biltegiratuak eta ondoren, hauek berriz ere uharrian txertatuko dira, mehatxupean dauden lekuetan.