Mediku honek dio gizateria salbatzeko 75 urterekin hil beharko genukeela

Mediku honek dio gizateria salbatzeko 75 urterekin hil beharko genukeela “Baliabide kontua da” dio Ezekiel Emanuel-ek, “haurrak baliabide baliotsua badira... zergatik ume batean inbertitzen dugu gehiago adineko jendearengan?” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mediku-honek-dio-gizateria-salbatzeko-75-urterekin-hil-beharko-genukeela/@@download/image/emanuel-bw-full.617.308.2214.1244.756.425.c.jpg
2019/09/11

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

“Baliabide kontua da” dio Ezekiel Emanuel-ek, “haurrak baliabide baliotsua badira... zergatik ume batean inbertitzen dugu gehiago adineko jendearengan?”
Mediku honek dio gizateria salbatzeko 75 urterekin hil beharko genukeela

75 urterekin hiltzea espero dut, horixe baieztatu zuen Ezekiel Emanuel medikuak. Emanuel Obamaren administrazio garaian osasun sistema estatubatuarra aztertzeko kontratatua izan zen eta adierazpen hauengatik sekulako polemika sortu zen. Massachusetts Institute of Technology aldizkari ospetsuarentzat egindako elkarrizketa batean orduan esandakoak berresten ditu: Denbora gehiegi bizi gara, ez dut uste bizi itxaropena luzatu beharko genukeenik.

Adierazpen horien ostean askok bistakoa den galdera planteatu zuten: Ez bazara adin horretan hiltzen zure buruaz beste egingo duzu? Emanuel-ek zuzendu egiten ditu: Ez, ez naiz 75etan hilko. Ez dut eutanasia eskatzen, beterik gabe adin horretan ebakuntza kirurgiko handiei ez diet men egingo nire bizitza luzatze hutsagatik. Eta ez da soilik ebakuntza-gelatik ez pasatzea, antibiotiko eta txertoak hartzeari ere uko egingo diola dio. Bizitza ez behartu eta ezta heriotza gelditu ere, guztia naturalki ibil dadin uztea eskatzen du, naturak erabaki dezan zein den zure azken ordua.

Zergatik ordea? Salbuespenak badaude, baina pertsona gehienak ez dira aktiboak, ezta sortzaileak ere 75 urtetik gora.” Bizitza kalitatea galtzen omen da mediku honen esanetan: Ez dago autore garrantzitsurik 75 urtetik aurrera, ezta eraberritzailea den pertsonarik ere, dena erosotasunera mugatzen da, ohikotasunera. Bizitzak garai horretan ez du erronkarik. Hau da bere argumenturik polemikoena, uste baitu ibilaldietara edo bizikletan ibiltzera joatea bezalako jarduerek ez dutela balorerik. Mediku honen ustez azken egunak modu erosoan, estimulu konplexurik gabe amaitzeak ez omen gaitu “betetzen” pertsona bezala.

Haatik, arrazoi gehiago dago sinisteko berak esan nahi duenak zerikusi gehiago duela oreka ekonomiko eta politikoarekin. Presidente eta politiko askok diote haurrak direla baliabiderik baliotsuena, baina ez dugu ideia horren arabera jokatzen. Ez dugu umeetan helduetan, eta batez ere edadetuetan, bezala inbertitzen. Estatistikak erabiltzen ditu baieztapen hauek indartzeko: Estatu Batuetan adin txikikoengan xahututako dolar bakoitzeko 18 gastatzen dira 65 urtetik gorako pertsonengan. Horregatik uste du mediku honek ez genukeela 75 urte baino gehiago bizi behar, adinekoen ongizaterako diru asko behar delako, eta diru hori ez delako gazteenen etorkizunean inbertitzen. Eta zuri zer iruditzen zaizu? Gai hauek baloratzerako zifra ekonomikoetara mugatu behar al ginateke soilik?