Medem eta Balenciaga

Julio Medem donostiarrak Cristóbal Balenciaga Getariako moda diseinatzaileari buruzko biopica zuzenduko du. Distinto Films ekoiztetxearen arabera, maitasuna, intriga politikoa eta glamurra uztartuko ditu filmak. Arropek hainbesteko garrantzia izango duten filmeko jantziak prestatzeaz Les Misérables (2012) filmean lan bikaina egin zuen Paco Delgado diseinatzaile espainiarra arduratuko da. Errodajea udazkenean hasiko da, eta Paris eta Bartzelonaz gain, Euskal Herrian ere filmatuko dute.