MC Donald's-en hastapenak

MC Donald's-en hastapenak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/12
albiste-laburra
MC Donald's-en hastapenak
The Founder izenburudun filmak munduko janari frankiziarik ezagunena nola eratu zen azalduko du. Dick eta Mac McDonald anaiek hanburgesak azkar prestatzeko sistemadun jatetxea ireki zuten 1940an Kalifornian. Urte gutxiren buruan, Ray Croc izeneko negozio-gizonak lagunduta, AEBetan zehar zabaldu zen frankizia. John Lee Hancockek (The Blind Side, 2009) zuzenduko du filma eta berriz ere modan dagoen Michael Keatonek gorpuztuko du Croc, eta Laura Dern izango du emaztearen paperean.