“Matxura”

“Matxura” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/matxura/@@download/image/matxura_azala.jpg
2011/11/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Matxura
123.zenbakia
“Matxura”
90eko hamarkadako metal industrialaren nostalgikoentzako moduko lana borobildu du Matxura taldeak. Ez da Mikel Anestesiak honetan muturra sartzen duen aurreneko aldia. Lehen ere jardun zen elektronika eta gitarrak nahasten 2kate proiektuan, koreografia eta guzti. Oraingoan, berriz, Fernando Apoa eta Anestesiako Txarly aspaldiko lagunak hurreratu ditu. Abesti guztiek dakartzate gogora garai batean belarriak astindu zizkiguten hainbat talde: PILT, Atari Teenage Riot, Ministry. Esandakoa: nostalgikoentzat, eta garai hura bizi izan ez zutenentzat.