Matthew Goode: Elegantziaren Kondena

"Ingelesa izateak lan aukerak asko mugatzen dizkizu. Nik gorpuztuko badut, pertsonaiak azentu markatua, dirua edo noble titulua izan behar duela dirudi", kexu zen Matthew Goode. Ez zuen aberaskume londrestarraren profilean sailkatuta geratu nahi. Baina errua berea zen. Beno, berea eta Woody Allen maisuarena. Match Point (2005) satirikoan bikain irudikatu baitzuen dandy ingelesa.
Birminghamen eta Londresen egin zituen Drama ikasketak eta nota onarekin gainditu zuen ingeles aktore orok pasatu beharreko azterketa: Shakespearen The Tempest obran Ariel zerutiarra dotore antzeztuta, horretarako balio zuela ziurtatu zuen. Zinemara jauzi egiteko lehen aukera Fernando Colomo zuzendari espainiarraren eskutik heldu zitzaion, Al sur de Granada (2003) filmean. Woody Allenek begiz jo zuen berehala. Planta hori Dandy perfektua zen. Eta halaxe, Scarlett Johanssonen mutil-lagun izan ostean, Jeremy Ironsen lekukoa hartu zuen 80ko hamarkadan Ingalaterrako gazte aberatsen ikono izan zen Brideshead Revisited telesailaren zinemarako egokitzapenean. Homosexualitatea telebistan modu irekian erakusten aitzindari izan zen telesaila, eta gay komunitatearen begirunea eskuratu zuen mutilak.
Gauzak horrela, filmaezintzat jotzen zen Watchmen eleberri grafikoaren egokitzapenean, pertsonaiarik anbiguoenaren papera esleitu zion Zack Snyder zuzendariak: Adrian Veidt/Ozymandias super-heroiarena, hain zuzen. Alan Mooren obraren jarraitzaile sutsuenek gogor kritikatu zuten Goody, sotilegia, finegia zela argudiatuz. Tom Ford moda diseinugileari, ordea, ingelesaren dotorezia erakargarri suertatu zitzaion, eta hala, Colin Firthen bikote legez ikusi ahal izan dugu aurten, A Single Man sofistikatuan.
Ukitu bereko pertsonaiekin aspertzen hasia den arren, oraingoz ingurumari horietan jarraitu beharko du. Hilabete honetan, esaterako, Amy Adams zoragarriaren alboan ikusi ahal izango dugu Dublin inguruetako paraje ederretan, Leap Year komedia erromantikoan. Beno, dandy ingelesa izateari utzi eta dandy irlandarraren xarma probatzeko aukera izan du behintzat.
Nortasun Agiria:
Izena: Matthew William Goode
Jaioteguna: 1978-04-03
Jaiolekua: Exeter (Ingalaterra)
Ezizena: Goody
Neska-laguna: Sophie Dymoke
Lagunik handiena: Lawrence Fox aktorea
Film maiteena: The Last Waltz (Martin Scorsese)
Musika talde gustukoena: Coldplay
Kirola: Tenisa
Maite du: Ardo on bat eta zigarro purua
Gorroto du: Alabari fardela aldatzea
Aitor Abaroa