Matrix Revolutions *

Wachowski anaien zientzia-fikziozko trilogia ezagunaren azken atala da. Etorkizuneko mundu suntsituaren hondakinen artean indarrak neurtuko dituzte gizakiek eta makinek. Azken borroka da, eta gizakien patua dago jokoan.. Hil ala biziko gerra gordin eta erabakior horretan, Matrixen esklabutzarekin amaitzen ahaleginduko dira Neo "aukeratua" eta haren lagunak. Ohi legez, akziozko eszena ikusgarriak, borroka koreografia erakargarriak eta merkealdiko filosofia apurtxo bat ere nahasten dira Matrix Revolutions hanpatuan. Filmak ez du Matrix interesgarriaren erakarmenik. Aspergarria, errepikakorra eta hutsala da. Zarama hutsa. Orain badakigu zer ezkutatzen den Matrixen atzean: iruzurra! Trilogiako atalik eskasena da, duda zipitzik gabe.