Matchstick Men (Los impostores / Les associes) ***

Matchstick Men (Los impostores / Les associes) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/matchstick-men-los-impostores--les-associes/@@download/image/33p44-3.jpg
2003/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Ridley Scott. Aktoreak: Nicolas Cage, Sam Rockwell, Alison Lohman, Bruce McGill. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 120 minutu. 
33.zenbakia
Black Hawk Down gordinaren ostean, komedia eta drama sotilki uztartzen dituen film iradokitzaile honekin itzuli zitzaigun Ridley Scott zinema zuzendari entzutetsua. Filma egiteko Eric Garcia idazlearen eleberri bat hartu zuen oinarri Blade Runner maisulanaren egileak. Roy artista deprimitua eta Frank gaztea lagun minak dira. Egun batean, neskatila eder bat azalduko da Royren etxean. Nerabeak Angela du izena, eta Royren alaba dela dio. Handik gutxira, bi adiskideen harremana kinka larrian jarriko du neskatoak. Intrigazko pelikula entretenigarria da.