Masuleh

Masuleh https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
albiste-laburra
Masuleh
Masuleh herrian aurki daitekeen arkitektura bakana da mundu zabalean. Iran iparraldean kokatuta dago, mendien magalean, eta etxebizitzak eraikitzeko modu berezia erabili dute duela 1.000 bat urte herria sortu zutenetik: eraikin guztiak bata bestearen gainean mailakatuta eraiki dituzte. Horrela, beheko mailan dauden etxeen sabaiak maila bat gorago daudenen terrazak edo aurreko kaleak dira. Arkitektura bereizgarri horren arrazoietako bat zera da: inguru horretan behelainoa ohikoa denez, etxeak lautadan eraikiz gero eguzkia ikusteko aukerak urriak liratekeela. Zeinbaitek Brasilgo favelekin konparatzen duen arren, etxeen egiturak ez du zerikusirik.