Masajeen bidea

Masajeak modan daude; gero eta jende gehiagok uste du onuragarriak direla. Horregatik, hainbat beharretara egokitutako masajeak ditugu. Eta, noski, masaje mota bakoitzak ezaugarri jakin batzuk ditu. Gaur, larruaren estimulazioan eta kitzikatze erotikoan oinarritutako masajeaz mintzatuko gara; masaje erotikoaz, hain zuzen.
Larrua larruarekin
Batzuetan, ondokoaren eskuak besoa ukitzen digunean, oilo ipurdia jartzen zaigu. Aldiro, beraz, larrua larruarekin ukitzean, zirrara sentitzen dugu gorputzean. Larrua organu garrantzitsua da sexu jolasetan. Batez beste, gizakion larruak 18.000 zentimetro karratuko azalera du, eta bertan, milioi eta erdi sentsore hartzaile ditugu. Hori kontuan hartuta, ez dago zalantzarik larrua sentsazio ugari jasotzeko iturri ezin hobea dela.
Itzali sakelekoa!
Masaje erotikoak bat-batean sortutakoak edo aurreikusitakoak izan daitezke. Bata ez da bestea baino hobea, biek bete baitezakete funtzio bera. Aurretik prestatzeko asmoa izanez gero, horretarako momentu egokia sortzea ezinbestekoa da. Inguruko tresna guztiak indargabetuta, adibidez. Hartara, masajea eten dezaketen estimuluak gutxitu eta unean-uneko sentsazioetan murgiltzeko oztopoak baztertuko ditugu. Giroa lasaitzeko, beraz, ez ahaztu sakeleko telefonoa itzaltzeaz edo telebista kentzeaz; ardurak, konpromisoak eta lagunak hor izango baitira gero ere!
Giro goxoan
Toki egokia hautatzeak ere berebiziko garrantzia du. Lekua aukeratu ondoren, hura goxatzea ere lagungarri izan daiteke. Hona hemen horretarako gomendio txiki batzuk:
Kontuz korrontearekin! Tenperatura egokia bermatzea funtsezkoa da; biluzik gustura egoteko, ez hotz eta ez bero.
Kabi goxoa. Ohea, sofa, kuxinak erabilita, gustuko kabi goxoa sortu behar da. Argitasun sentsuala. Argitasun handiegirik ez, eta ezta iluntasuna ere. Hortaz, argi goxoa, kandelez edo argi ahulaz sortutakoa.
Soinu beroak. Gustuen arabera, musika ere gomendagarria izan daiteke. Gehienetan, oso altu jarri gabe.
Usain edo lurrin ukitua. Usain goxoak lagungarriak izan daitezke horrelako egoeretan. Kanela lurrina, esate baterako, gomendagarria izaten da. Olio usaintsuak eta intzientsoak ere balio dezakete.
Irristagarriak. Masajea emateko, olioak, kremak, esnegaina osagarriak izan daitezke. Masajea are beroago bihur dezakete.
Nola eman?
Masaje erotikoak emateko, hamaika modu eta ibilbide egon daitezke. Hau da, guk nahi adina. Gorputz bakoitzak kili kiliak, kitzikadurak, azkurak sentitzeko bere guneak ditu eta. Hala ere, gorputz atal batzuek sentsore hartzaile gehiago dituzte, eta beraz, haiek izaten dira gehientsuenetan tokirik gozagarrienak.
Gune sentikorragoak: Lepoa, garondoa, betazalak, sorbalda, besapeak, gerria, oinak
Gune erogenoagoak: Ahoa, belarri azpiko lobuloak, bularrak, genitalak, perineoa, uzkia
Gune horietara zuzenean joatea baino gomendagarriagoa da, ordea, masaje hartzaileari arreta eskaintzea. Izan ere, horrek pista garrantzitsuak emango dizkigu; bere erantzunek adieraziko digute nolako sentsibilitatea duten aipatutako guneek. Berehala ohartuko gara gustura, bero, ezeroso dagoen.