'Mary and Max' eta 'In the atic' film onenak Donostian eta Basaurin, hurrenez hurren

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko eta Animabasauri Animabasque jaialdietako irabazleak jakitera eman dituzte.
Adam Elliot australiarraren 'Mary and Max' filmak irabazi du Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko sari nagusia. Gazteen epaimahaiak, bere aldetik, Anita Killi norvegiarraren 'Angry Man' saritu du. Amnesty Internationalek emandako saria, azkenik, 'El problema. Testimonio del pueblo saharaui' lanerako izan da.
Basauriko zinema jaialdiari dagokionez, Jiri Barta txekiarraren 'In the Atic' pelikulak film luze onenaren saria jaso du. Epaimahaiaren aipamen berezia 'Alice's Birthday filmak etxeratu du.