Martxoko Gazte Topagunea aurkeztu dute

Martxoko Gazte Topagunea aurkeztu dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxoko-gazte-topagunea-aurkeztu-dute/@@download/image/2008211388DSC_0031.JPG
2012/12/13
berria
Atzo aurkeztu zuten Bilbon Gazte Topagunea. Bi urtean behin antolatzen den ekimena martxoaren 21etik 24ra egingo da Lezon. "Etorkizuna independentziaz" izango da aurtengo leloa.  

Azkar joaten da denbora, azkarregi. 2006an Etxarri Aranatz-en egindako Gazte Topagunea oso gogoan dugu oraindik, eta konturatzeke, heldu da hitzordu berria: martxoaren 21etik 24ra Lezon.
"Etorkizuna independentziaz" leloari erantzungo dio Gazte Topaguneak aurtengorako prestatutako egitarau zabalak, "independentzian bizi den herri batek izan beharko lituzkeen erreferentziak" lantzea baita helburu nagusia. Gisa horretara, jarduerak bost gunetan banatuko dituzte: Eskola gorria, Gaztetxea, Kultur gunea, Herri gunea eta Musika gunea. Hori gutxi balitz, auditoriuma ere izango dute hitzaldietarako. Topagunean ohi den bezala, nazioarteko hainbat gaztek parte hartuko dute hitzaldi eta eztabaida horietan.
Musikari dagokionez, kontzertu indartsuz beteta egongo da egitaraua:: Ken Zazpi, Sorkun, Koma, Gose, Petti, Gu ta Gutarrak, Katamalo...