Martxoaren 23tik 31ra bitarte izango da Topaklown Durangon

Martxoaren 23tik 31ra bitarte izango da Topaklown Durangon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxoaren-23tik-31ra-bitarte-izango-da-topaklown-durangon/@@download/image/topaklown_1360146784.jpg
2013/02/05
berria
Durangon izango da, martxoaren 23tik 31ra clownen arteko topaketa. Antolatzaileek dagoeneko argitaratu dute topaketaren egitaraua eta hamaika ikuskziun izango dira aste guztian zehar. Ikastaroetan parte hartzeko epea, gainera, zabaldu dute dagoeneko.


Topaklown jardunaldietako emanaldi guztiak San Agustin Kultur Gunean izango dira, eta hainbat lekutik iritsiko dira konpainiak. Euskal Herriko Malas Compañías Zirko Taldea eta Gasteizko Kolektivo Monstrenko Konpainia, besteen artean.

Euskal Herritik kanpoko konpainiak ere ez dira faltako, hala nola, Irlandako Cirque de Legume eta Palentziako Personal Trainera y Famiila eta Garrapete Konpainiak bertaratuko dira.

Ikastaroak martxoaren 28an hasiko dira eta 31n amaitu, eta ordutegi berdina izango dute, 10:00etatik 14:00ak arte, Anton Valen eta Virginia Imazek zuzenduta.

Izena eman nahi duzu?


  1. Jarri zaitez San Agustin Kultur Gunearekin harremanetan!
    sanagustin@durango-udala.net // 946 030 021
  2. Ordainketa egin emango dizuten kontu korrontean
  3. Bete inskripzio orria –alboan deskargatu dezakezu– eta bidali sanagustin@durango-udala.net helbidera!
  4. Topaklown iristear dagoenean azken urratsak emateko azalpenak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.