Martxoan, errugbia gori-gori

Ipar Euskal Herriko taldeek, Aviron Bayonnaisek eta Biarritz Olympiquek, lehia eta festa Donostiara eramango dute; bi partida jokatuko dituzte Anoetan, tartean elkarren aurkako derbia. Horrez gainera, Ordizia Espainiako Liga irabazteko lehian egon da denboraldi osoan; helburua ez du lortu, baina igandean, txapeldunaren kontra jokatu beharreko neurketak festa giroa izango du.
Martxoko lehen hitzorduan, Aviron Bayonnaisek okzitaniako Stade Toulousain hartuko du Anoetan. Norgehiagoka hilaren 5ean izanen da, larunbata, 16:25ean. Frantziako Ligako partida izango da, eta baionatarren kontrarioa sailkapenaren buruan da. Sarrera guztiak agortu egin dira.
Hurrengo egunean, igandean, Ordiziak La Vila jasoko du Altamiran. Herriko zaleek harrera beroa egingo diote taldeari denboraldiko azken partidan. Ez da gutxiagorako, bikain aritu direlako eta azkenaurreko neurketa arte txapeldun izateko aukera izan dutelako.
Azkenik, martxoaren 26an, -15:30ean-Avironek eta BOk derbia jokatuko dute Anoetan. Biarritz Olympique Frantziako Top 14 Ligan Aviron baino piska bat gorago dago, baina derbietan aldea ezer ezean geratu ohi da.
Apirilean ere izango da errugbi festarik Donostian, izan ere, Biarritz Olympiquek Heineken Cup txapelketan Europako Kopa- Okzitaniako Tolosaren aurka jokatuko du. Apirilaren 10ean izango da neurketa hori, 17:30ean.