Martxan (H)ilbeltza beka

Martxan (H)ilbeltza beka Adi, 6.000 euroko laguntza izango du bekaren irabazleak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-h-ilbeltza-beka/@@download/image/Novela-negra.jpg
2019/01/31
berria
Adi, 6.000 euroko laguntza izango du bekaren irabazleak!
Martxan (H)ilbeltza beka

Nobela beltza zalea zara? Istorio zirraragarri bat duzu esku artean? Martxan da (H)ilbeltza beka hirugarrenez Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak martxan jarri duten (H)ilbeltza beka. 6.000 euroko diru-laguntza da, beka eskuratzen duen idazleak urtebetean euskarazko eleberri beltz bat osatu dezan. Diru horren erdia bekaren irabazlea ezagutarazi bezain pronto emango zaio irabazleari eta beste erdia berriz testua amaitzen duenean.  

Eta zer egin behar da aurkezteko? Interesatuek narratiba-lanen proiektuak aurkeztu beharko dituzte bi gutun-azaletan: lehenbizikoan landu nahi den kontakizunaren azalpena egin beharko da 2-4 orrialdetan, baita idazlanaren lagin bat entregatu ere, 30.000 karaktere ingurukoa. Bigarren gutun-azalean berriz, egilearen nortasun-agiriaren kopia eta banku-datuak sartu beharko dira.

Zure interesa piztu da? Irakurri baldintzak hemen.