Martxan dira Nontzeflash eta Nontzefilm 2007-2008 lehiaketak

Martxan dira Nontzeflash eta Nontzefilm 2007-2008 lehiaketak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-dira-nontzeflash-eta-nontzefilm-20072008-lehiaketak/@@download/image/200710306873nontzeflashfilm08.jpg
2012/12/13
berria
Martxan dira Nontzeflash eta Nontzefilm 2007-2008 lehiaketak
Nontzeberri kultura webguneak, Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren laguntzaz, Nontzeflash V. Animazio Lehiaketa eta Nontzefilm IV. Film Laburren Lehiaketa antolatu ditu. Biak martxan dituzue dagoeneko, eta lanak datorren urteko otsailaren 21era eta 28ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Nontzeflash eta Nontzefilm 2007-2008 lehiaketak on-line izango dira www.nontzeflash.com eta www.nontzefilm.com guneetan, eta lanik onenak datorren urtekoBilboko Zine Fantastikoaren Jaialdian pantailaratuko dira.

Nontzeflash V. animazio lehiaketa
Aurten bosgarren aldia izango du. Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, eta nahi adina lan aurkez ditzake. Parte hartzea doakoa da.
Lanak SWF formatuan aurkeztu behar dira eta artxiboa ezin izango da 3 Mb-koa baino handiagoa izan. Era berean, 4 minutu baino gutxiago iraun beharko dute. Artxibo bakarrean bidali behar da lan bakoitza eta, musikarik badago, artxiboaren barruan sartu beharko da.
Gaia librea da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak.
Lanak jasotzeko epea 2008ko otsailaren 21ean amaituko da.
Aukeraketa Batzorde batek hainbat film aukeratuko ditu eta FANT 2008 Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdian pantailaratuko dira.
Lehiaketak honako sari hauek banatuko ditu:
-Nontzeflash Saria animazio onenari 2.000 euro
-Bigarren Saria 1.500 euro
-Hirugarren Saria 900 euro
-Euskal Herriko animaziorik onena 900 euro
Oinarriak eta informazio gehiago www.nontzeflash.com gunean.

Nontzefilm IV. Film laburren lehiaketa
www.nontzeberri.com kultura webguneak eta Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdiak Film Laburren IV. Nontzefilm Lehiaketa jarri dute martxan. Lehiaketa on-line izango da www.nontzefilm.com gunean eta lan onenak 2008ko Zinema Fantastikoaren jaialdian pantailaratuko dira.
Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, eta nahi adina lan aurkez daitezke. Parte hartzea doakoa da.
Lanak honako formatu hauetan aurkez daitezke: .mov, .mpeg, .avi, .asf, edo .wmv. Artxiboak 3.5 Mb eta 3'30 minutuko iraupena (kredituak barne) izan dezake gehienez ere.
Gaia librea da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak.
Lanak jasotzeko epea 2008ko otsailaren 28an amaituko da.
Aukeraketa Batzorde batek hainbat film aukeratuko ditu eta 2008ko Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdian pantailaratuko dira.
Antolatzaileek honako sari hauek banatuko dituzte:
Nontzefilm Saria film onena 2000 euro
Bigarren Saria 1.500 euro
Hirugarren Saria 900 euro
Euskal Herriko film onena 900 euro
Unibertsitateko film onena 500
Oinarriak eta informazio gehiago www.nontzefilm.com gunean