Martxan da Zea Maysen ‘uDAzkena Tour' bira!

Martxan da Zea Maysen ‘uDAzkena Tour' bira! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-zea-maysen-udazkena-tour-bira/@@download/image/udazkena_tour_1412070693.png
2014/09/30
berria
Erredakzioa
Bilboko laukoteak zuzenekoetan izan duen uda arrakastatsuaren ondoren, pasa den asteburuan –irailak 26 eta 27– abiatu zuen Sopela Kosta Fest hitzorduan, datozen hilabeteetan nagusituko den 'uDAzkena Tour' bira.


Datorren asteburuan hitzordu bikoitza izango dute: larunbatean Elizondoko Lur aretoan eta igandean, aldiz, Orioko Kilometroak jaian. Ondoren Berlingo Clash aretora bidaiatuko dute, hilaren 25ean duten kontzerturako eta azaroan Euskal Herrian eta Katalunian ariko dira zuzenean.

Guztira, 13 abesti biltzen ditu Jose Lastra teknikariarein Tio Pete estudioetan grabatu zuten Da diskoak. Nahasketak Dave Allenek egin zituen Ingalaterrako hiriburuko Club Ralph-en eta Andy Hippy Baldwinek masterizatu zuen azkenik, Londresen.

Egitaraua



Urraiak 4, larunbata: Elizondoko Lur aretoan
Urriak 5, igandea: Kilometroak
Urriak 25, larunbata: Berlingo Clash aretoan
Urriak 31, ostirala: Barakaldoko Bime jaialdian
Azaroak 7, ostirala: Ondarruko Beikozinin
Azaroak 8, larunbata: Leitzako Gaztetxean
Azaroak 21, ostirala: EH Sona (Bartzelona, Razmatazz 2)
Abenduak 13, larunbata: Madrilgo Sirocon