Martxan da XXXIV. Euskal Antzerki Topaketa

Adin guztietako herritarrei zuzendutako mota guztietako antzezlanez gozatzeko aukera izango da hilaren 26ra arte. Erika Olaizola azpeitiarrak parte hartzen duen Francoren bilobari gutuna antzezlana izango da Soreasun taularatuko duten aurreneko obra.

Azken urteetan bezala, aurten ere lau astez luzatuko dira antzerki topaketak, eta mota guztietako eta adin guztietako herritarrentzat obrak izango dira ikusgai. Haurrentzako eta helduentzako antzezlanak, ikasleei zuzendutako antzerkiak eta IV. Antzerki Eskolen Eguna izango dira, besteak beste. Horrez gain, baina, bada antolatzaileek bereziki azpimarratu duten emanaldi bat: azaroaren 26an Kontxu Odriozolari eta Iñaki Bergara Piori egingo dioten omenaldia, hain zuzen.

LEHIAKETA: Francoren bilobari gutuna antzezlana ikusi nahi?

Antzezlanen sarrerak

Topaketetarako sarrerak aurten aurreneko aldiz, aurrez, Internet bidez erosi ahal izango dira azpeitia.eus webgunean. Horrez gain, antzezlanen egunetan erosi ahal izango dira Soreasu antzokiko lehiatilan. Obra baino ordubete lehenago zabalduko dute eta helduek bost euro eta 14 urte bitartekoek 3 euro ordaindu beharko dute sarrerako. 

XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen egitaraua

Azaroak 1, asteartea:

17:00etan eta 19:00etan: L'entresor, plazan.Tetes De Mules konpainiaren eskutik.

Azaroak 4, ostirala:

21:30ean: Francoren bilobari gutuna, Soreasu antzokian. Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategiaren eskutik.

Azaroak 5, zapatua:

21:30ean Koadernoa Zuri, Soreasu antzokian. Hika Teatroaren eskutik.

Azaroak 6, igandea

IV. Antzerki Eskolen Eguna

10:30ean hasita: Ehazek antolatuta eta Kabia Taldearen eskutik antzerki ikerkuntza, tailerrak. Plaza Nagusian. Amaitzeko, ogitartekoak Sanagustin kulturgunean.

17:00etan: Gu, Soreasu antzokian. Borobil teatroaren eskutik.

Azaroak 7, 8, 9 Eskola edo Gaztetxoei Zuzenduriko Antzerkia

11:00etan, Soreasu Antzokian.

Azaroaren 2tik 15arte

Zirkoa eta txontxongiloak

Corrado Massacciren txontxogilo tailerra eta erakusketa, Betharram Aretoan.

Azaroak 10, osteguna

21:00etan: Sarean kateatuak, Udaletxeko Ganbaran. Nomofobikaken eskutik.

Azaroak 11, ostirala

21:30ean: Mami Lebrun, Soreasu Antzokian. Xake Prokuzioaken eskutik.

Azaroak 12, larunbata

21:30ean: Bi Izarren Kalenturak, Soreasu Azntzokian. Txalo Produkzioaken eskutik.

Azaroak 13, igandea

17:00etan: Futbolariak Eta Printzesak, Soreasu Antzokian. Eidaberen eskutik.

Azaroak 18, ostirala

21:30ean: Sweeney, Soreasu Antzokian. Eromen Produkzioaken eskutik.

Azaroak 19, larunbata

21:30ean: E, Petre!, Soreasu Antzokian. Astrolabiun Teatroaren eskutik.

Azaroak 20, igandea

17:00etan: Azken Eguzkilorea, Soreasu Antzokian. Patata Tropikalaren eskutik.  Antzerki alternatiboaren IV. zikloa.

Azaroak 24, osteguna

21:30ean: Zerura Eroria, Gaztetxean. Anodino Teatroaren eskutik.

Azaroak 25, ostirala

21:30ean: Mr. Señora, Gaztetxean. Metrokoadrokaren eskutik. 20:00etatik 21:15etara jantoki bejetarianoa.

Azaroak 26, larunbata

XXXIV.Euskal Antzerki Topaketen Amaierako Ikuskizuna

21:30ean: Iñaki Bergara Pio eta Kontxu Odriozolari azken agurra. Keinu eta txalo zaparrada bat antzerkizale guziten partetik.

Kontzertu antzeztua. Ahantzitako Oroitzapenak, Soreasu Antzokian. Elkano Abesbatzaren eskutik.