Martxan da XXV. Ricardo Arregi Kazetaritza Saria

Andoaingo Udalak orain 25 urte sortu zuen Ricardo Arregi Kazetaritza Saria, herriko idazle, kazetari eta kultur eragile apartaren omenez eta euskarazko kazetaritza bultzatzeko asmoz. Udan jakinaraziko dituzte aurtengo edizioko irabazleen izenak.
"Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestatu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanei egokitua". Horrexegatik, Andoaingo Udalak 25. urtez antolatu du Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, 2012ko maiatzaren 7tik 2013ko maiatzaren 6ra bitarte egindako lan bikainengatik hainbat euskal kazetari sarituko dituena.
Sariak hiru atal ditu: XXV. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, Kazetari Berria Saria eta Epaimahaiaren Sari Berezia. Bakoitzean parte hartzeko baldintza zehatzak bete behar dira, eta lanak maiatzaren 13a baino lehen entregatu behar ziren Andoaingo Udalean. Edozein mota eta generotako kazetaritza-lanak izan daitezke, eta prentsa idatzian, telebistan, irratian edota agerkari digitaletan publikatutakoak.
Azken urteetan, besteak beste, Baleike aldizkariak, Goiena Komunikazio Taldeak eta Karlos Zurutuza kazetariak jaso dute sari nagusia, eta Beñat Sarasolak, GAZTEZULOko Igone Fernandez Mariezkurrenak eta Berriako Mirek Garatek Kazetari Berria Saria.
Irabazleak, udan
25. edizio honetako garaileen izenak udan jakinaraziko ditu epaimahaiak, eta sail bakoitzeko irabazleek Eusko Jaurlaritzak finantzatutako diru saria eskuratuko dute; XXV. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jasotzen duenak 9.000 euro, Kazetari Berria Saria egokitzen zaionak 3.000 euro, eta Epaimahaiaren Sari Bereziarentzat 4.000 euro.