Martxan da Rockein!

Abian da Basauriko, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Urduñako Udalek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, bigarrenez antolatzen duten Rockein! musika lehiaketa. Parte hartu nahi baduzu, martxoaren 21a bitarte duzu horretarako aukera!
Iaz antolatu zuten lehen aldiz Hego Euskal Herriko taldeei zuzenduta dagoen Rockein! musika lehiaketa, eta parte hartu zuten guztien artean Radiofunkers Iruñeako taldeak irabazi zuen sari nagusia. Nerbioi-Ibaizabalgo irabazlea Galdakaoko Ero taldea izan zen, eta euskal talderik hoberenarenn saria, azkenik, Irungo Kasernaratek eskuratu zuen.
Lehen edizioaren arrakasta ikusita, bigarren edizioa martxan dute dagoeneko eta martxoaren 21era bitare zabalik da lehiaketan izena emateko epea. Lan guztiak jaso ondotik, martxoaren 24tik 28ra, parte hartu duten musikari guztien artean sei talde aukeratuko ditu epaimahaiak, eta sei horiek maiatzaren 3an, Basauriko Social Antzokiko kontzertuan, lehiatuko dute lehen saria.
Sarien artean, lehendabiziko edizioarekin aldaketak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek. Iazko hiru sariez haratago, MAZ Basauriko jaildian jotzeko aukera ere edukiko dute.
Aukera galdu nahi ez baduzu, grabatu zure proposamena eta eman izena!