Martxan da 'Punto de Vista' dokumentalen jaialdian parte hartzeko deialdia

Martxan da 'Punto de Vista' dokumentalen jaialdian parte hartzeko deialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-punto-de-vista-dokumentalen-jaialdian-parte-hartzeko-deialdia/@@download/image/2012628769punto_devista.jpg
2012/12/13
berria
Martxan da 'Punto de Vista' dokumentalen jaialdian parte hartzeko deialdia
2013ko otsailaren 19tik 24ra bitarte izango da Iruñean 'Punto de Vista' dokumentalen jaialdiaren zortzigarren edizioa eta dagoeneko zabaldu dute bertan parte hartzeko deialdia. Irailaren 30a bitarte zabalik izango da inskripzio epea eta hautapenaren emaitzak, berriz, abenduaren 20an jakinaraziko dituzte.

Mundu osoko filmek dute 'Punto de Vista' dokumentalen jaialdian parte hartzeko aukera, beti ere, jatorrizko hizkuntza ingelesa, gaztelania edo euskara ez izatekotan, azpitituluekin aurkeztu beharko da.
Aurkeztuko dituzten lan guztien artean antolatzaileek izaera berritzailea, independentea eta konprometitua sarituko dute eta sail ofizialean hiru izango dira sari nagusiak. Batetik, lehenak 10.000 euro jasoko ditu, Jean Vigo sariak 5.500 euro banatuko ditu eta hirugarrena film labur onenaren saria izango da, 3.500 eurokoa, besteak beste.
Horietaz aparte, hiru sari berezi ere banatuko dituzte, ikusleena 2.500 euro, eta bi aipamen sari 1.250 eurokoa bakoitza.