Martxan da Mana taldearekin zuzenean jotzeko lehiaketa

Martxan da Mana taldearekin zuzenean jotzeko lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-mana-taldearekin-zuzenean-jotzeko-lehiaketa/@@download/image/20118268160mana.jpg
2012/12/13
berria
Manaren jarraitzaileek taldea ezagutzeko aukera izango dute, irailaren 4a bitarte zabalik dagoen lehiaketan parte hartzen badute. Taldearen biran parte hartu eta Mexikora bidaiatu nahi duenak, 'Amor Clandestino' kantaren bertsioa grabatu eta taldearekin konpartitu beharko du.

Irailaren 9an Murtzian hasiko du bira Manak eta hiru pertsonek aukera izango dute taldea ezagutu eta beraiekin jotzeko. Lehiaketan parte hartzeko bertan jotzen duten kontzertuetako sarrera bat erosi eta Amor Clandestino kantaren bertsioa grabatu eta taldearekin konpartitu beharko du. Epailea taldeak osatuko du eta partaide guztien artean hiru hoberenak aukeratuko dituzte.
Hiru hoberenek Mexikora bidaiatuko dute taldea ezagutu eta beraiekin esperientzia konpartitzeko, eta horretaz gain, Espainian joko dituzten kontzertuetan Me Vale abestian parte hartuko dute,
Bilbon, irailaren 17an joko du Manak  
Lehiaketan parte hartzeko informazio osatua Manaren Facebook profilean eskuragarri dago.