Martxan da K Movie ikus-entzunezko lehiaketa!

Martxan da K Movie ikus-entzunezko lehiaketa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-k-movie-ikusentzunezko-lehiaketa/@@download/image/k-movie1_1401091134.jpg
2014/08/19
berria
Martxan da K Movie ikus-entzunezko lehiaketa!
Bizkaian bizi zara eta euskaraz komunikatzea maite duzu? Sakeleko telefonoarekin zein kamera profesionalekin bideoak egitea gustuko duzu? Hementxe duzu aukera: irailaren 1era bitarte duzu K-Movie ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko aukera.


Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Kirol eta Gazteria Zuzendaritza, Azkue Fundazioarekin elkarlanean martxan du K-Movie ikus-entzunezko lehiaketa. Indibidualki zein taldean, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago K-Movie lehiaketan. Parte hartu nahi duen orok, 2 minutuko iraupena duten euskarako lanak grabatu beharko ditu eta piezak .MOV, .MPE4, .AVI, .WMV, .MPEGPS, .FLV, .3GPP eta WebM formatuetan bidali ahal izango dira bakarrik.

Inksrikpzioa lotura honen bitartez egin ahal izango da 2014ko irailaren 1a bitartean eta aurkeztuko dituzten lan guztien artean antolatzaileek ikus-entzunezko gaietan adituak diren lagunekin osatuko duen epaimahaiak izango du azken hitza. Guztira, 12.000 euro banatuko dituzte irabazleen artean: lehenak 6.000 euroko saria irabaziko du, bigarrenak 4.000 euro eta hirugarrenak  2.000 euro.

Horrez gain, lehiaketara aurkeztutako hainbat bideo tokian-tokiko euskararen inguruko errealitateak eta berezitasunak jasoko dituen pelikula-dokumental parte-hartzailean sartuko dituzte antolatzaileek, gazteek egindako lanak Bizkaian zabaltzeko helburuarekin.

K filosofiaren dekalogoa:


Zure lana aurkeztu nahi baduzu derrigorrez bete beharko du K filosofiaren dekalogoa:
  • K euskeraz oso maiz erabiltzen den hizkia da, eta gauza bera gertatuko da hizkuntzarekin proiektu honetan. Euskera K erkidego berri honetan lokailua izatea gura dugu: aisialditik, lanaren arlotik, sorkuntzatik, pertsonen arteko erlazioen solidaritateraino.
  • K euskeraz plurala ere bada, eta kasu honetan Bizkaian gurea ideiaren laburpena izango da. Espazio propioa, konpartitua, sorkuntzari irekita egongo dena.
  • K haratago doa: asmoa mundua ikusteko eta munduari erreparatzeko ikuspegi propioak edukitzea da. Bideoen lehiaketa hau testuinguru horren barruan kokatu behar dugu: euskera aitzaki moduan erabilita lan indibidualak talde lanekin lotzea. Euskera delako batzen gaituena.
  • K zer den hamar hitzetan esaten da, aldi berean dekalogoa eratzen dutenak: sortzailea, askotarikoa, dinamikoa, berritzailea, emozionala, partaidetzakoa, aktiboa, bateratzailea, unibertsala eta erkidegoarena.
  • K Bizkaian euskeraz bizitzea zer den ulertzen laguntzen digun leloa da. Lengoaiaren barruan pertsona bizi da eta, pertsonaren barruan, bere izaera. K Bizkaian, Lurralde aKtiboan.
  • K movie ikus-entzunezkoen ikuspegitik begirada askotarikoak eta sortzaileak bilatzeko bideo lehiaketa da. Hori da K.