Martxan da II Gaztezulo Bideo Lehiaketa

Martxan da II Gaztezulo Bideo Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-ii-gaztezulo-bideo-lehiaketa/@@download/image/20111125452lehiaketa_gaztezulo.jpg
2012/12/13
berria
Martxan da II Gaztezulo Bideo Lehiaketa
Azaroaren 15a bitarte irekita dago bideoak jasotzeko epea, minutu batetik hiru minutura bitartean 'Hi eta hire munduak' gaiaren inguruan nahi duzuena adierazteko modua. 2000 euro daude saritan!! 

Zuen unibertsoari esanahia ematen dioten ametsak, zaletasunak, nahiak, gertaerak… edozer jaso dezakezue bideoan. Minutu bat eta hiru minutu bitartean irautea da baldintza bakarra, alegia, alferrik ez luzatzea. Oinarriak eta bideoa bidaltzeko formularioa webgunean bertan topatuko dituzue, baita orain arte jaso ditugun bideoak ikusi eta gustukoena bozkatzeko aukera ere.

Bideoak bidaltzeko epea azaroaren 15ean bukatzen da, bideorik gustukoena bozkatzeko aukera, aldiz, azaroaren 22raino luzatuko dugu. Irabazleen izenak abenduan emango ditugu ezagutzera, eta sari banaketarako festa berezia antolatuko dugu.

Iaz bezala, aurten ere ikus-entzunezkoen esparruko zenbait adituk osatutako epaimahaia arduratuko da bidalitako lanak ikusi eta onenak zein diren deliberatzeaz: Ane Muñoz zuzendaria, Ander Lipus aktorea, Telmo Esnal zuzendaria, Ainhoa Garai aktorea eta Begoña Bikario animaziozko filmeen egile eta EHUko irakaslea.

Sariak ere ez dira badaezpadakoak izango. Bideo onenaren egileak 1.500 euro eramango ditu, bigarren saria 500 eurokoa izango da, eta Ikusleen Saria irabazten duenak produktu elektronikoz eta GAZTEZULO materialaz hornituriko otarrea eramango du.

Alfred Hitchcock, Federico Fellini, Sofia Coppola edo Jane Campion eta enparauak ere horrela hasi ziren, lagunekin batera filmaturiko laburrak eginez. Badakizue bada, prest… 3, 2, 1, ekin!!