Martxan da gazteen aisialdirako lokalak arautzeko gida digitala

Martxan da gazteen aisialdirako lokalak arautzeko gida digitala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-gazteen-aisialdirako-lokalak-arautzeko-gida-digitala/@@download/image/donostia_gaztel_1433330578.png
2015/06/03
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Donostiako Udalak gazteen aisialdirako lokalen ordenantza onartu eta espazio horien erabilera gida bat argitaratu du. Gazteentzat eskuragarri egongo da sarean, eta araudia nola bete eta lokala ongi erabiltzeko azalpenak, aholkuak eta gomendioak biluko ditu.


Lizentzia bat lortu nahi duten gazteek, beraz, gida digitalaren bitartez informazio guztia eskura izango dute. Izan ere, gidan lokalek zer baldintza bete behar dituzten zehazten dira, zer neurri hartu behar diren espazioaren segurtasuna bermatzeko, zer pauso eman behar diren lokal batek udal ordenantza betetzeko, intereseko informazioa eta beste hainbat fitxa zabalgarri biltzen ditu, gazte taldeari lokaleko eguneroko lanak antolatzen laguntzeko.

Ordenantzara egokitzeko eman beharreko urratsak emateko, aldiz, diru laguntza lerro bat ere zabaldu dute eta horren bitartez, proiektuaren lizentzia egin ahal izateko, Tokiko Gobernu Batzordeak 15.000 euroko partida bat onartu du. Gehienez  ere, 1.000 euroko diru laguntza jaso ahal izango da eta sustatzaile bakoitzeko, gehienez ere, gazteen aisiarako eta elkartzeko lokaletarako jarduera sailkatuaren hiru aurretiazko jakinarazpenek sortzen dituzten gastuak lagunduko dira. Era berean, diru laguntza lortzeko sustatzaileak gazteentzako lokalen gaineko ordenantzara egokitzeko obrak egin beharko ditu lehenik, eta ondoren eskatu beharko du aurretiazko jakinarazpena, Udalak lokalak araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiazta dezan.