Martxan da Bilbo Sketch koaderno-margo lehiaketa

Martxan da Bilbo Sketch koaderno-margo lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-bilbo-sketch-koadernomargo-lehiaketa/@@download/image/bilbosketch_1366632132.jpg
2013/04/23
berria
Martxan da Bilbo Sketch koaderno-margo lehiaketa
Datorren larunbatean, apirilaren 27an izango da, Bilboko Licenciado Poza kaleko Elkar liburu dendan Bilbo Sketch koaderno-margo maratoia. Apirilaren 19ra bitarte izena eman zuten guztiak lehiatuko dira 10.30etatik aurrera.


Bilboko Arte Ederrak Jardunaldiak ekimenaren baitan antolatu du Elkar argitaletxeak Bilbo Sketch koaderno-margo maratoia. Dagoeneko izena eman duten partaide guztiak apirilaren 27an, 10:30ak eta 12:00ak bitartean elkartuko dira Bilboko Licenciado Poza kaleko elkar liburu dendan eta 19:00ak bitarte izango dute beren lanak gauzatzeko tartea.

Partaide bakoitzak Bilboko Guggenheim Bilbao Museoa, Uribitarte Pasealekua, Plaza Berria, Zazpikaleak eta Bilborock tokien irudiak egin beharko dituzte eta horretarako, libreta eta hiriko mapa bana eskuratuko dute iritsi bezain laister. Derrigorrezko bost leku horietaz aparte Bilbo eszenatoki duten nahi bezainbeste marrazki egin ahalko dira.

Marrazkilarien artean bi kategoria desberdindu dituzte antolatzaileek. Helduenan 16 urtetik gorakoek parte hartuko dute, eta haurrenean, berriz, 15 urtetik beherakoek. Guztira hiru sari banatuko ditu Elkar argitaletxeko ilustratzaile eta diseinu taldeek osatuko duten epaimahaiak: erreportajerik hoberenaren saria, marrazki hoberenarena eta azkenik, haurren lanik onena.